ANTZERKIA

'Ur bizitan' ikuskizuna dakar Haatik Dantza Konpainiak Igorrera

Asier Abrisketa 2022ko urr. 27a, 12:14

Hilaren 29an egongo da ikusgai ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria dan obrea Lasarte Aretoan, 20:00etan.

Ur bizitan Haatik Dantza Konpainiaren antzerki eta jantza ikuskizuna da, modu jasangarri baten biziteko aukeraz diharduena. Konsumismoaren inguruko gogoeta bakarrik ez, bizitza beraren oinarri eta garapenari be begiratzen deutsa emonaldiak.

Sinopsiaren arabera, “gizaki eta natura baliabideen arteko alkar ulertze zintzo baten beharrean kokatzen dan alegoria bat" da Ur bizitan: "Zoritxarrez horren ohituak gagozan arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agerian itxi gura dira”.

Aiert Beobiderena da koreografia; Koldo Izagirrerena gidoia eta Pascal Gaignerena musikea. Jantzariak barriz Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala eta Leire Romero dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!