bardintasuna

Bihar egingo da Igorreko Bardintasun Planerako atzen eztabaida saioa

Asier Abrisketa 2022ko urr. 25a, 12:07

Bardintasunaren bidean herritarren beharrizan, arazo, interesgune eta hobekuntzarako aukerak identifiketea izango da eztabaidearen helburua.

Urri lehenengoaren 26an, eguaztena, egingo da Igorreko Emakume eta Gizonen Berdintasun Diagnostikoaren lanketa barruko bigarren eta atzen eztabaida saioa Kultur Etxean, 18:00etan. Lehenengoan alkarte eta eragileak egozan deituta eta oingoan norbanakoak. Halanda be, Udaletik deialdi berezia egin jakie guraso, jubiladu, gazte, zaintzaile, andra, genero disidente eta migrautako personei. Saioan, umeentzako zaintza zerbitzua be eskainiko da, 94 631 17 17 telefonora aldez aurretik deituta.

Daiteke Gizarte Aholkularitzearen laguntzeagaz, Igorreko Udala eta Arratiako Makomunidadeko Bardintasun Zerbitzua alkarlanean dabiz atzenaldian, Emakume eta Gizonen Berdintasun Diagnostikoa lantzean. Diagnostikoak lau fase ditu. Udal lanketeagaz hasi zan, gero herritarrentzako galdetegiak jaso, talde eztabaidea asteon amaitu eta amaitzeko, diagnostikoaren aurkezpena. Beraz, hurrengo asteetan landuko da diagnostikoa, abenduan aurkezteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!