poesia

'Oroitzen hondarrak nota txikietan' errezitaldia egongo da entzungai zapatuan

Asier Abrisketa 2022ko urr. 21a, 12:02

Lasarte Aretoan errezitauko dauz Mikel Etxaburuk bere poemak, Nerea Zuloaga eta Izaskun del Cerroren laguntzeagaz, 20:00etan.

Urri bigarrenaren 22an, Mikel Etxabururen Ahaztu baino lehen, ama poema liburuan oinarritutako Oroitzen hondarrak nota txikietan emonaldia egongo da entzungai Igorreko Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera. Oholtzara, Nerea Zuloaga abeslari billaroztarraren eta Izaskun del Cerro piano jolearen laguntzeagaz igongo da Etxaburu; Yera Sanchezek aukeratutako irudiek apainduko dabe eszenatokia.

Ama bizitzaren atzen fasean sartzerakoan hasi zan idazten liburua Etxaburu, oin dala lau urte. Esperantzea emoteko kantu bat da obrea. Bere erara, poemakaz, gorpuztu gura izan eban Etxaburuk amaren azken bidai horretako bidelaguntasuna. Bere amari kantetan deutsa, eskutik heltzeako modu bat dala dino egileak, baina egoera bardintsuan dagozan ama eta aita danentzako egindako liburua be bada.

Etxaburuk beste hiru poema liburu be baditu: Zu zara orain txoria (Elkar, 2011), Hodeiak zapatetan (Susa, 2014) eta Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak (Erein, 2016). Atzen hau izan zan saritua, Blas de Otero-Bilbo Uria nazioarteko tituluagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!