zinea

Igorren egingo da ZINUEMA egitasmoaren proba pilotua

Asier Abrisketa 2022ko urr. 20a, 17:16

UEMA// Iñigo Arandia, Silvia Marañon, Eneritz Albizu, Iraitz Lazkano, Irati Arratibel, Eusebio Beloki eta Illart Gumuzio.

UEMAk bultzatuta, euskerazko hamabi proiekzino egingo dira datozen hileetan lau herritan, Igorre tartean; filmak, telesailak, dokumentalak eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala egongo dira ikusgai.

Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak, Tinko Filmeak-en laguntzeagaz, ZINUEMA egitasmoa aurkeztu dabe gaur Donostian, proiektu honen probea egingo dan udalerrietako ordezkari eta Kulturaz kooperatibeagaz. Ataun, Azpeitia eta Etxarri-Aranatzeko udal-ordezkariakaz batera egon da bertan Illart Gumuzio Igorreko alkatea. Egitasmoaren oinarria euskerazko hamabi filmen programazinoa izan da, "zinema aretoetan dagoan euskerazko eskaintza urriari erantzuteko asmoz". Lau herritan hasiko dan proiektu pilotua da aurtengoa eta emoitza onak emon ezkero, herri gehiagotara luzatuko da egitasmoa.

Illart Gumuzio: "Garrantzitsua da ahalegin kontziente bat egitea euskeraz egin diran lanak eta itzulitakoak batu eta gure herrietara ekarteko. Uste dot gure esku be badagoala herritarrak euskerazko edukiak konsumitzera ohitzea".

Holan, aurtengo zemenditik datorren urteko zezeilera arte Zure platerean hasten da mundua, Izurde mutikoa, Lupin III, Euskal Herritxo Bertsonlari Txapelketa Nagusiaren finala, The snow queen, Nire zirkua, Black is Beltza II: Ainhoa, Gabi, Emakumea film laburra (bost laburmetrai), Elkano. Lehen mundu bira, Go!azen telesailaren atzen kapitulua eta Irabazi arte bigarren denporaldiko lehen kapitulua proiektauko dira Lasarte Aretoan.

ZINUEMA bonuak

Lanak ikusteko, saio bakoitzeko sarrerez gainera, bonu sistema bat egongo da, eta 20 euroren truke 10 eduki malgutasunez ikusteko aukerea egongo da. 1.500 bonu inprimau dira, eta sarrerak txartelakaz trukatu beharko dira emonaldien aurretik. Bonua erosten dabenek sarrera merkeagoa izango dabe eguneko txartela erosten daben norbanakoek baino.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!