ipuin kontalaria

'Ogi erdia eta liburu bat' ipuin kontaketea egongo da bihar entzungai

Asier Abrisketa 2022ko urriaren 20a

Ines Bengoak eta Iosu Lizarragak kontauko dabez helduentzako istorioak Igorreko liburutegian hilaren 21ean, 19:00etan.

Urri lehenengoaren 21ean, barikua, Ines Bengoa ipuin kontalariak eta Iosu Lizarraga akordeoi joleak Ogi erdia eta liburu bat ipuin kontaketea egingo dabe Igorreko liburutegian, 19:00etatik aurrera. Bertan, literaturea ahoz-aho transmitiduten zanetik gaur egunera arteko kontakizun ugari egongo dira entzungai hamasei urtetik gorakoentzako: Sherezade, Emilia Pardo Bazan, Hector Gomez Navarro edo Sorche Nic Leodhasenak, tartean.

Euskerazko zein gaztelaniazko kontakizunak entzungo dabez bertaratutakoek; sasoi, giro eta genero desbardinetakoak. Bengoak kontautako istorio honeek, Lizarragaren akordeoi doinuekaz batera, "liburutegientzako omenaldi" bat dala azalduten dabe sortzaileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!