Igorreko Udaleko Euskera Zerbitzuak gurasoak euskalduntzeko kanpaina bat abiatu dau, eurentzako AEKn euskerazko eskolak doban dirala gogora arazoten. Holan, hileon AEK-ko Kubulu Euskaltegian izena emotera animau dabez gurasoak. Eskolak astean bitan izango dira eta "maila eta ordutegi guztiak" eskaintzen ditue.
Gurasoentzako bakarrik ez, euskera eskolak urtero dira doban merkatari eta 0 mailako ikasleentzako be. Besteek, matrikula egiterakoan dirua aurreratu behar izaten dabe, halanda be, urte amaieran bueltetan jakie. Guraso, merkatari eta 0 mailakoek barriz, ez dabe dirurik aurreratu behar.