ANTZERKIA

'Gure jangela osasuntsuak' antzezlana eta merienda osasungarria antolatu dabe gurasoek eskolako patioan

Erredakzinoa 2022ko urr. 11a, 11:05

Datorren barikuan, hilak 14, 16:30ean, Igorreko Inazio Zubizarreta Guraso Elkarteak antolatuta, Katiuska ta Katilu konpainiak Gure jangela osasuntsuak antzeztuko dau eskolako patioan eta ostean merienda osasungarria egongo da bertaratutakoentzat.

 

Honegaz umeen jateko ohituretan eragin gura dabe, osasuntsua izan daiten. Katiuska ta Katilu Hezkuntza eta Antzerki Biziak izeneko konpainiak, arte plastiko eta eszenikoak, ikuspegi ekologista eta feministatik balioetan oinarritutako lanak eskaintzen ditu. 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!