Joseba Sarrionandia idazlearen testuei Ines Osinaga abeslariak ipiniko deutse ahotsa eta musikea.
Katuen kontuak oin dala hamar urte Joseba Sarrionandiak Habanan sortutako dozena bat testu dira. Ines Osinagaren ahotik, trikitixea edo ukeleleagaz lagunduta entzungo dira testuok. Itziar Garaluce artista bisualaren irudiek jantziko dabe ikuskizuna.