zinekluba

Jean-Luc Godard-en 'Al final de la escapada' pelikulea dakar Igorreko Zineklubak

Erredakzinoa 2022ko urriaren 11

Jean-Luc Godard-en heriotzaren hile bat beteten dan egunean, urri bigarrenak 13, 20:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan, zuzendari frantsesaren Al final de la escapada (À bout de souffle, 1960) pelikulea egongo da ikusgai.

Pelikula honek ordura arteko narrazino kode guztiak apurtu, eta Nouvelle Vague mobimentuari hasikerea emon eutsan. Jean-Paul Belmondok eta Jean Seberg-ek antzezten dabez paper nagusiak eta hainbat sari jaso ebazan; tartean, zuzendari onenari Berlinalen edo Frantziako zine kritikoen pelikula onenari saria. 

Sinopsia

Michel Poiccard (Jean Paul Belmondo) zinezalea da eta Bogarten jarraitzailea. Parisera joateko Marseillan auto bat lapurtu ondoren, poliziako motorzale bat hil dau gura barik. Baina egin dauanagaitik damutu barik, aurrera jarraitzen dau. Parisen, lagun bateri dirua lapurtu ondoren, Patricia (Jean Seberg) gazte burges amerikarraren bila dabil. Patriciak idazlea izan gura dau, eta New York Herald Tribune egunkaria saltzean dau Eliseoko Zelaietan. Bere ametsa Sorbonan matrikulatzea eta egunen batean idaztea da. Michelek ez daki polizia bere bila dabilala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!