errugbia

Lehenengo partidu biak galdu dabez zekorrek

Erredakzinoa 2022ko urriaren 10a

Zekorrek ezin izan eben irabazi zapatu arrastian Zarautz Beltzak taldearen kontra (10-18).

Gaztedi taldearen kontra hasi eban ligea Arratiako taldeak hilaren 1ean, partidu ha 27-10 galdu eben arratiarrek; hurrengoa San Txismen jokatuko zan hilaren 8an Zarautz Beltzak taldearen kontra, zapatu arrastian, eta 10-18 galdu eben Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak etxeko taldekoek. Partidua irabazten hasi eben arratiarrek, baina bueltea emon eutsan kanpoko taldeak. “Ointxe, lesino batzuk daukaguz, jente faltea, gauza asko hobetuteko, baina apurka-apurka partidurik partidu joango gara hobetuten” adierazo eban Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak.

Datorren partidua Irunen jokatuko dabe Zaisa Txingudi taldearen kontra, zapatuan hilak 15, 16:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!