azokea

Domekan izango da Garbeko XLII. Azokea

Asier Abrisketa 2022ko urr. 6a, 12:51

10:00etatik aurrera egongo dira salgai baserriko produktu ugari eta eguerdian, herri-kirolen erakustaldia egingo da.

Urri bigarrenaren 9an, domekea, izango da aurtengo Garbeko Azokea. Postuak 10:00etan zabaldu eta 13:30ean zarratuko dira. Guztira, hogeta hamar ekoizle inguruk hartuko dabe parte euren produktuekaz: barazkiak, frutak, gaztaia, ogia eta bestelango artisautza produktuak. Udagoiena da urte sasoirik ugariena baserrian eta bistan egongo da Garbeko salmahaietan.

Horrezaz gainera, atzen urtean egin ez zan ikuskizuna berreskuratuko da aurten. Mikel Agirre eta Unai Osa probalariek herri-kirol erakustaldia egingo dabe 12:00etan. 1975. urtean azokea lehenengoz egin zanetik, urtero egin izan da ikuskizunen bat baina atzen urte bietan ez da holangorik eginn; 2020an COVIDaren kontrako neurriak zirala-ta ez zalako azokarik egin eta 2021ean, azokea bai baina ikuskizunik ez zan egin.

Egokitzen jakin

Behin baino gehiagotan desagertzeko arriskuan egon dan arren, sasoira egokituz jarraituten dau Bizkaiko azoka antxinenetako bat dan Garbeko Azkokak. 1975ean, ganadu azoka lez jaio zan, baina laster baserriko produktuak saltzeako azoka bihurtu eta ortuariak hartu eben protagonismoa. Holan jarraituten dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!