berbaldia

"Ahalduntzea eta burujaubetzea (berr)eskuratzeko" berbaldia antolatu dau Aske Bizi Arratien taldeak

Asier Abrisketa 2022ko urr. 4a, 12:30
Joseba Argintxona eta Idoia LarraƱaga.

Hilaren 5ean, Lasarte plazan izango da berbaldia 19:00etan, Joseba Argintxona eta Idoia Larrañagaren eskutik.

Aske Bizi Arratien plataformeak Joseba Argintxona, filosofia eta psikologia irakaslea, eta Idoia Larrañaga, osasun hezitzaile eta terapeutea, konbidau dauz Igorrera, Zelan aurre egin beldurrei, ahalduntzea eta burujabetza (berr)eskuratzeko? berbaldia aurkezteko.

Aske Bizi Arratien "COVID neurriakaz galdutako eskubideak errekuperatzearen alde diharduen taldea" da eta berbaldian pandemiak eragindako bildurrei aurre egitea izango da helburua. Holan, bildurrak alde batera itxita galdutako eskubideak berreskuratzearen aldeko pausuak emon gura dabez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!