umeak

Domekan egingo da Igorreko VIII. Duatloi Txikia

Asier Abrisketa 2022ko ira. 30a, 12:26

Hamabost urtera arteko ume eta gaztetxoek izango dabe domeka goizeko duatloian parte hartzeako aukerea, korrika egin eta bizikletan ibiltea dira probak.

Igorreko Duatloi Txikiak zortzi urte beteko ditu urri lehenengoaren 2an. Igorreko eskoletan hasiko dira lasterketak, 11:00etan. Parte hartzeako, izena 10:30etik aurrera emon behar da eskoletan eta hiru euro balio dauz dortsalak. Amaieran, guztiek jasoko dabe domina bat eta mokautxoa; horrezaz gain, oparien zozketea be egongo da. Izen-emoteagaz lortzean dan dirua Hiru Hamabi Fundazinoarentzako izango da, haurrek hartutako kalte zerebralaren alkartea da.

Lasterketak hiru izango dira, adin tarteetan banatuta. Holan, bost urtera artekoek 240 metro galapan, 330 metro bizikletan eta beste 100 metro egingo dabez galapan. Bost eta hamar urte bitartekoek barriz, 360 metro galapan, 560 bizikletan eta 300 galapan. Hamabost urtera artekoek ostera, 600 metro galapan, 560 bizikletan eta 30o galapan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!