merkatariak

Dendak kalera aterako ditue zapatuan Igorren

Asier Abrisketa 2022ko ira. 29a, 11:51

Ainara Kirolak, Klitz, Kili Kili, Sein eta Politteren postuak egongo dira Urbieta zelaiaren inguruan.

Arratiako Merkatarien Elkarteak, AME, barriro antolatu dau Dendak Kalera ekimena. Holan, urri bigarrenaren 1ean bost denda egongo dira Urbieta futbol zelaiko aparkalekuan. Ainara Kirolak, Klitz, Kili Kili, Sein eta Politte dira dendak; batez be erropa eskaintzea dabenak. Postuok 10:00etan zabaldu eta 18:00etan zarratuko dira. Oingo edizinoan, opariak be emongo ditue orduro.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!