Mendia

'Anwar' dokumentala egongo da ikusgai eguenean Igorren

Asier Abrisketa 2022ko ira. 27a, 12:37

Alex Txikonek neguan Manaslu igoteko saiakerea kontetan dau filmak, eguzki panelek bultzatutako lehen espedizinoa.

Urri lehenengoaren 29an, Igorreko Kultur Etxean proiektauko da, Ganzabal Mendi Taldeak antolatura Anwar dokumentala, 19:30ean. Rosa Garciak zuzendutako dokumentalaren ardatza Alex Txikonek neguan egindako espedizinoa da, Manaslu mendian. Tontorrera heltzea lortu ez eban arren, "kutsadura bako eta eguzki panelek bultzatutako lehen igokerea" izan zan. Erronkearen omenezkoa da "anwar" izena, euskeraz "argiz betea".

Nepalen bakarrik ez, Sierra Leona eta Pakistanen be filmau da dokumentala. Izan be, "alpinismo, alkartasun eta energia barriztagarriaren" istorio bat kontetan dau. EKI fundazinoaren laguntzeagaz, Manaslun eguzki panelakaz ibili ostean, teknologia hau Fretowneko fabeletara eta Nanga Parbat azpiko Günter Mountain School-era eroan eban Txikonek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!