bardintasuna

Martxan dago andra eta gizonen Bardintasun Planerako diagnostikoaren prozesua Igorren

Asier Abrisketa 2022ko ira. 27a, 11:14

Udal lanketea amaituta, herritarrek galdetegia betetea da hurrengo pausua. Digitalki egin daiteke edo hilaren 28 arrastian, Daitekeko teknikarien laguntzeagaz Kultur Etxean.

Daiteke Gizarte Aholkularitzearen laguntzeagaz, Igorreko Udala eta Arratiako Makomunidadeko Bardintasun Zerbitzua alkarlanean dabiz atzenaldian, Emakume eta Gizonen Berdintasun Diagnostikoa lantzean. Diagnostikoak lau fase ditu. Amaitu barri dan Udal lanketea, oin egin beharreko herritarrentzako galdetegia, talde eztabaidea eta amaitzeko, diagnostikoaren aurkezpena.

Oin galdetegien bidez informazinoa jasoteko momentua da eta sarean edo eskuz egin ahalko da hamar minutuko galdetegia. Horretarako, galdetegi digitala QRdun kartelen bidez egingo da eta herriko hainbat lekutan ipiniko dabe fisikoki be: Udaletxean, anbulategian, Kultur Etxean eta jubiladuen tabernan berbarako. Gainera, hilaren 28an, eguaztena, Daiteke Gizarte Aholkularitzako teknikariak egongo dira Kultur Etxean 18:00etatik 20:00etara; galdetegia erantzuten lagundu eta dudak argitzeko. Galderetan Udalaren zerbitzuen erabilpena, zaintzaren erantzunkizuna eta bardintasunagazko perzepzinoa landuko dira besteak beste.

Hurrengo faseak

Galdetegiak jasota, diagnostikoaren hirugarren fasea izango da talde eztabaidea. Horretarako hitzordu bi antolatuko ditue urri bigarrenean, 19 eta 26an hain zuzen be. Lehenengo eztabaidea alkarte eta persona parte-hartzaileen arteko lanketea izango da; bigarrenean barriz, egoera sozial desbardinetako personen parte-hartzea topauko da. Diagnostikoa abenduan amaituta egotea espero da eta gero egingo da aurkezpena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!