Mendia

Onditz Iturbek irabazi dau Sorginen Lasterketea

Asier Abrisketa 2022ko ira. 19a, 12:29

Atxondon lortutako garaipenagaz, Euskal Mendizale Federazinoko txapela be jantzi dau korrikalari igorreztarrak.

Zapatuan Atxondon jokatu da EMF Txapelketea, Sorginen Lasterketako hamabosgarren edizinoan. Axpe auzotik Anboto igon eta bajatu behar izan dabe 300 bat korrikalarik, guztira 21 kilometro eta 1.700 metroko desnibela gaindituta. Irabazleak Onditz Iturbe eta Gontzal Murgoitio izan dira, biak be Aiaramendi Korrikalariak Kirol Klubekoak.

Onditz Iturbek ordu bi, hogei minutu eta 45 segundo behar izan dauz helmugara ailegetako, Ainara Urrutiari, bigarrena, ia lau minutuko aldea aterata. Hasikeran lehia handia izan dabe, lehen sei kilometroetan batez be, Urrutia aurretik be egon da-ta. Baina Iturbek hau aurreratu ostean, alde gehiago atera dau apurka-apurka. Holan, lasterketako andren errekorra hobetu dau igorreztarrak, 15 minutu hobetuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!