OBRAK

Agirre Lehendakaria kaleko obrak amaituta, auzoetako bideak konponduteko esleipena martxan da

Bea Azpiri 2022ko ira. 16a, 12:00

Hurrengo pausoa Santa Luzia, Loiate, Mikele eta Agarre auzoetako bideak konpondutea izango da eta 356.239,92 euroko aurrekontua izango dau proiektuak.

Agirre Lehendakaria kalean, lurreko zebra-bidea eta seinale bertikal baten faltan, Agirre Lehendakaria kaleko obrak amaituta dagoz. Obra honen helburua bidean sortutako zuloak eta kalteak konpondutea izan da eta 37.900 euroko aurrekontua izan dau.

Bideak konponduteko esleipena barriz, martxan dago eta hilaren 22ra arte, enpresek proposamenak aurkeztu leikiez. Santa Luzia, Loiate, Mikele eta Agarre auzoetako bideak konponduko dira eta 356.239,92 euroko aurrekontua dauka proiektuak. Herrigunea eta auzoak lotzeako eta loturak hobetuteko konpromisoa argia erakutsi dauala beti Udalak eta bere momentuan azterketa sakona egin ebela auzoetako bideen egoerea zein zan ikusteko. Ikerketa horren emaitzaren ondorioz plangintza zehaztu eben eta datozen hilabeteetan gauzatuko dala azaldu dau Illart Gumuzio Igorreko alkateak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!