Inbiu

Zapatuan ospatuko da Inbiu Eguna

Asier Abrisketa 2022ko ira. 14a, 12:13
Inbiu Eguna, 2018an.

"Euskereak batzean gaitu" lelopean ospatuko da euskerearen aldeko jaia Igorren. Gainera, Inbiu kanta barria be aurkeztuko da eguerdian.

Aurtengoan, urri lehenengoaren 17an ospatuko da Igorreko Inbiu Eguna, egun osoan zehar Kultur Etxeko plazan. Euskerearen erabilerea bultzatzeko helburuagaz antolatu dabe egun osorako egitaraua Igorren Euskera Zuzterretik alkarteak, Igorreko Udalak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak.

Goizez, 11:00etatik aurrera umeentzako jolas eta tailerrak egongo dira, Panpotx kultur alkartearen eskutik. 11:30ean, euskerearen aldeko kartel eta pankartak egiteko materiala banatuko da, holan, kuadrillak be animau gura izan ditue gero kartelak herritik eskegiteko. Goizeko atzen ekintzea Inbiuren kanta barriaren aurkezpena izango da, bazkalaurretik.

Bazkaltzeko, Udalak mahai eta aulkiak ipiniko dauz baina jateko eta edatekoa, bakotxak eroan beharko dau. Bazkaldu ostean barriz, Kittu taldearen erromeria egongo da Kultur Etxeko plazan eta gero, parte-hartzaile guztiak egongo dira herritik abestuten.

Inbiu kantua

Urtero Igorren ospatzen da jaia

aldarrikatzeko biziera

nagusi ta gazte guztiok batera

bakoitzak bere neurrian.

Zuhaitz adarretan, abesten txoriak

egoten dira libre-librean

euskaldunok ere nahi dogu lortzea

askatasuna gure kabian.

 

Hor dogu euskera

eta harro gu sentitzen gara

etxean zein kalean

berari esker herri bat gara. (bis)

 

Inbiu, inbiu, euskeraz bizi gura dogu

inbiu, inbiu, euskerak aberasten gaitu.

 

Inbiu kalean, inbiu etxean, inbiu euskeraz

inbiu klasean, inbiu beharrean, inbiu euskeraz

inbiu tagernan, inbiu olgetan, inbiu euskeraz

inbiu egunez, inbiu gauean, inbiu euskeraz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!