Mendia

Kilometro Bertikaleko Munduko Txapelketan laugarren izan da Onditz Iturbe

Asier Abrisketa 2022ko ira. 13a, 11:18
argazkia: FEDME

Italian jokatu zan Skyrunning Txapelketako proban mila metrotik gora igon ebazan igorreztarrak lau kilometrora heltzean ez dan bidean.

Hilaren 9an hasi zan Italiako San Domenico di Varzo herrian Skyrunningeko Mundu Txapelketea eta lehen proban jokatu zan kilometro bertikala. Onditz Iturbe korrikalari igorreztarra be egoan bertan, Espainiako selekzioagaz, eta laugarren ailegau zan helmugara.

Kilometro bertikalean, 1.063 metro gainditu behar izan ebazan 3,8 kilometroko bide laburrean eta helmugea, ia 2.500 metroko altueran egonda. Hau 44 minutu eta 14 segundotan egin eban, selekzioko arinena beraz. Irabazleak ostera, Maude Mathys suitzarrak 40 minutu eta 50 segundotan amaitu eban probea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!