merkatariak

Arratiako Merkatarien Elkartearen jaia ospatuko da zapatuan

Asier Abrisketa 2022ko ira. 9a, 11:08

Jolasak, errealidade birtualaren esperientzia, musikea eta pintxo solidarioak egongo dira goizean hasi eta iluntzera arte Igorreko Kultur Etxeko plazan.

Urri lehenengoaren 10ean, zapatua, Igorreko merkatariak batzean dauzan AME alkarteak urteroko jaia ospatuko dau kultur etxe parean. Euria egiten badau ostera, eskolako aterpera mobiduko dabez ekintzak. Goizeko 11:00etan hasi eta iluntzera arte egongo da zer egin.

Hasteko, 11:00etan umeentzako egurrezko jolasak eta errealidade birtuala biziteko txokoa egongo dira 13:30era arte. Arrastian be aterako ditue egurrezko jolasak, 16:00etatik 17:30era. Bitartean, Kittu taldearen musikea egongo da entzungai, 17:00etan hasi eta 19:30era arte. Taldeak amaitu ostean, pintxo solidarioak saldu eta opari bana egongo da parte hartzaileentzako. Pintxoakaz lortutako dirua, Hiru Hamabi alkartera bideratuko dau AMEk, garuneko kalteak jaso dabezan umeak laguntzen dauzan alkartea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!