Merkatariak

Martxan dago Igorreko Bonodenda kanpainea

Asier Abrisketa 2022ko ira. 7a, 11:02

Hamar euroan salduko dira Igorren erosketak egiteko hamabost euroko bonoak, honeek urri bigarrenaren 31ra arte egongo dira erabilgarri.

Igorreko Udalak eta Arratiako Merkatarien Elkarteak martxan ipini dabe ezohiko Bonodenda kanpainea. Bakotxa 10 euroan, 3.500 bonu banatuko dira guztira, 15 euroko balioagaz, kanpaineagaz bat egiten daben saltokietan erabilteko. Igorreztar bakotxak hiru bonu hartu ahalko dauz gehienez eta urri bigarrenaren 31ra arte egongo dira erabilgarri. Igorren erroldatu bakoek barriz, hilaren 12tik aurrera erosi ahalko dabez bonuak.

Bonuen salmentea hilaren 29an amaituko da, edo bonuak amaitzerakoan. Honeek, Mandoia kaleko Kultur Etxeko leihoan dagoz eskuragarri. Astelehen, eguazten eta barikuetan 10:30etik 12:30era eta martitzen zein eguenetan, 18:00etatik 20:00etara. Erosleek NAN agiria edo errolda ziurtagiria aurkeztu beharko dabe bertan.

Gehienez be, erosketa bakotxeko bonu bi pilatu ahalko dira. Eta erositakoaren balioa bonuen zenbatekoa baino txikiagoa izan ezkero, ez da dirurik bueltan emongo.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!