motorrak

Astegoienean ospatuko da Arratiako motorzaleen kontzentrazinoa

Asier Abrisketa 2022ko abu. 31a, 10:52
argazkia: unsplash.com

Urri lehenengoaren 2tik 4ra beteko dabe Igorre motorren zaratek, kontzertuak eta txosnea be egongo dira Garbeko landan.

Arratia Motor Taldeak antolatu dauan 2022ko Kontzentrazinoa barikuan hasi, hilaren 2an, eta domekan amaituko da, hilaren 4an. Garbeko landetan izango dabe kanpaleku, eszenatoki eta txosnagunea. Bertan izango dira kontzertu eta ekintza gehienak, baina Igorretik poteoan eta Arratiatik motorretan igonda be ikusi ahalko dira zapatu eta domeka goizean.

Urri lehenengoak 2, barikua
  • 19:00etan, kanpaleku eta txosnagunerako izen-emotea.
  • 21:00etan, pikoteo afaria eta John Lee Junior-en kontzertua.
  • 01:00etan, txosnea zarratu.
Urri lehenengoak 3, zapatua
  • 10:00etan, izen-emotea eta armozua.
  • 11:00etan, motor ibilbidearen hasikerea.
  • 13:00etan, triki-poteoa.
  • 14:00etan, Blues Road Band taldearen kontzertua.
  • 15:00etan, bazkaria.
  • 19:00etan, poteoa eta zezen mekanikoa.
  • 20:00etan, merienda afaria.
  • 21:00etan, rock bersinoen kontzertua.
Urri lehenengoak 4, domekea
  • 11:00etan, izen-emotea eta armozua.
  • 11:30ean, motor ibilbidearen hasikerea.
  • 13:30ean, herri-kirolak eta parrilladea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!