AEK-k Igorren daukan Kubulu Euskaltegian, klaseak jasoteko matrikulazino prozesua urri lehenengoaren 1etik 30era egongo da zabalik. Euskera maila guztietako ikastaroak egongo dira eskura, A1etik C2raino. Klaseak jasoteko, ordutegi zabalak egongo dirala be aurreratu dabe Euskaltegikoek.
Izena aurrez aurre emoteko, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etik 19:00etara joan daiteke Euskaltegira hile osoan zehar. Beste aukera bat, 94 631 56 57 edo 607 632 916 telefonoetara deitu edo arratia@aek.eus helbide elektronikora idaztea da.