mendia

Bosgarrena izan da Onditz Iturbe Matterhorn Ultraks lasterketan

Asier Abrisketa 2022ko abu. 22a, 10:32

Suitzan jokatu dan Skyrunner World Series Kopako lasterketearen ibilbidea laburtu behar izan eben antolatzaileek, eguraldi txarra zala-ta.

Hilaren 19an jokatu zan Zermatt-en (Suitza) Matterhorn Ultraks 2022 lasterketea, Skyrunner World Series Koparen hamargarren probea. Bertan, Onditz Iturbe korrikalari igorreztarra bosgarren postuan heldu zan helmugara, korrika egin aurretik "lasterketatzat baino, abentura lez" biziko ebala azaldu baeban be.

Lehen postuetan, andra euskaldunen protagonismoa itzela izan zan. Urrea Naiara Irigoyenentzako izan zan eta Iturberen ostetik, Maite Maiora eta Ainara Urrutia heldu ziran, seigarren eta zazpigarren postuan, hurrengoz-hurrengo.

Eguraldi txarra

25 kilometro eta ia 2.900 metroko desnibeleko lasterketea 08:00retan urten behar zan Zermatt-etik, baina euria eta ikuspen falteagaitik antolatzaileak aldaketak egitera behartuta ikusi ziran. Holan, ordubete beranduago hasi ziran galapan eta ibilbeko zati arriskutsuenak kendu ebezan: pasabidea eta glaziarren bidekurutzea. Beraz, ibilbidea  21 kilometro eta 2.250 metroko desnibelagaz geratu zan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!