Extreme lasterketea oso teknikoa dala azaldu deutso Onditz Iturbek BEGITUri. Mendi lasterketa eta altueretan esperientzia eskatzen dauan lasterketea da Extreme. 24 kilometro eta 2.750 metroko desnibela gainditu beharko dau igorreztarrak. Lasterketatzat baino abenturatzat daukala azaldu dau korrikalariak.
Munduko Kopa
Campedrosako Skyracean zidarra lortu eban Iturbek garagarrilean. Gorbeia Suzien lasterketan jokatuko dan Munduko Kopako finalerako sailkatutea lortuz. Andorrako lasterketan, Ibilbideko 24 kilometro eta 2.400 metroko desnibela gainditzeko 3 ordu, 51 minutu eta 4 segundo behar izan ebazan.