FUTBOLA

Baskoniak irabazi dau aurtengo Igorre Saria

Erredakzinoa 2022ko abu. 15a, 12:30

Igorre Saria 2022

Baskoniak lortu dau  XXXIV. Igorreko Saria bereganatutea. Arratiak Baskoniaren aurka galdu eban barikuan 0 eta 3.

Arratiak Baskoniaren kontra galdu eban lehen partidua eta beste adarrean Urduliz nagusitu zan Paduraren aurka gol bakarragaz. Baskonia eta Urdulizen arteko finala atzo jokatu zan eta 1 eta 4 irabazi eban Carlos Gurpeguiren taldeak.

Abuztuaren 12an hasi zan torneoaren hogeta hamalaugarren edizinoa Igorren. Barikuan jokatu zan lehenengo kanporaketa, Arratia eta Baskoniaren artekoa. Bigarrena zapatuan, Urduliz eta Padura, Uribe Kosta eta Arrigorriagako taldeak izan ziren protagonistak. Finala atzo jokatu zan, 18:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!