jaiak

Gaur ospatuko da udako jaia Igorren

Asier Abrisketa 2022ko abu. 12a, 12:07

Andra Mari egunean, Brista eta Igel Txapelketak jokatu eta Juantxu Urkiagaren Ut! taldea egongo da entzungai.

Abuztuaren 15ean Andra Mari eguna ospatuko da Igorren, udako jai lez ezetuten dan ospakizuna. Eguerdian, mezea entzun eta barauskarria egingo da udaletxeko plazan eta arrastian barriz, jokoak eta musikea egongo dira Bidebarriko plazan. Briska eta Igel Txapelketak lehenengo, txokolatea eta amaitzeko, Juantxu Urkiagaren Ut! talde barriaren kontzertua egongo da iluntzean. 1970 eta 1980. hamarkadetako musikea dakar Ut! taldeak: Errobi, Itoiz, Benito Lertxundi eta Zarama, berbarako.

Egitaraua

  • 12:30ean, mezea.
  • 13:00etan, barauskarria.
  • 17:00etan, Briska Txapelketea.
  • 17:30ean, Igel Txapelketea.
  • 19:00etan, txokolatea.
  • 20:00etan, Ut! taldea.

XXXIV. Igorreko Saria

Aurreko astegoienean, gaurtik hasita domekaraino, Igorreko Saria be jokatuko da Urbieta futbol zelaian. Arratia, Baskonia, Urduliz eta Padura taldeek hartuko dabe parte, hiru partiduko txapelketan. Partidu guztiak jokatuko dira 18:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!