Futbola

Barikuan hasiko da XXXIV. Igorreko Saria

Asier Abrisketa 2022ko abu. 8a, 12:14

Arratiak, Baskoniak, Urdulizek eta Padurak hartuko dabe parte astegoienean Urbietan jokatuko dan txapelketan.

Abuztuaren 12an emongo jako hasikerea Igorreko Sariaren hogeta hamalaugarren edizinoari, Udako Jaiak ospatu bitartean. Partidu biak eta finala jokatuko dira Urbietan 18:00etan, bariku, zapatu eta domekan hurrengoz hurrengo.

Lehenengo jardunaldian Arratia eta Baskonia taldeak urtengo dira zelaira, etxekoak eta Basaurikoak. Irabazten dauenak lortuko dau finalerako pasea. Hurrengo finalistea bigarren jardunaldian ebatziko da, hilaren 13an, Urduliz eta Padura taldeen artean, Uribe kosta eta Arrigorriagakoak dira honeek. Txapelketako irabazlea barriz, hilaren 14ko finalean ezetuko da, hau be 18:00etan.

Udako Jaia Igorren

Andramarien inguruan, Udako Jaia ospatuko da Igorren. Astegoienean zehar XXXIV. Igorreko Saria jokatuko da eta egun nagusia abuztuaren 15a izango da. Eguerdian, mezea eta kopaua egongo dira Andra Marin. Arrastian ostera, Briska eta Igel Txapelketak jokatuko ditue Bidebarrin; ostean txokolatea zerbitzau eta Juantxu Urkiagaren Ut! taldeak eskainiko dau kontzertua 20:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!