birziklapena

Garbigune mobikorra ipini dabe Igorren

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 21a, 11:21

Urbieta zelaiaren kanpokaldean egongo da hilaren 26ra arte, mota askotako hondakin txikiak birziklatzeko balio dauan garbigunea.

Gailu eta hondakin txikiak botateko ipini dau Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak garbigune mobikorra Igorren. Abuztuan, 9tik 23ra Diman egongo da garbigunea.

Beste hondakinak, handiagoak diranak ohiko garbiguneetara eroan beharko dira.

Hondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka: etxeko tresna txikiak, sueteko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!