Preso politikoak

Preso eta igeslarien aldeko murala margotzeko deialdia egin dau Ernaik

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 20a, 13:04

Hilaren 22an, barikua, Axular Herriko Tabernan 16:00etan batu ostean horma-irudia pintau eta "Etxera bidea gertu" manifestazinora batzeako deialdia egingo dabe.

Arratiako Ernaik "preso eta igeslarien aldeko" jardunaldia antolatu dau barikurako eta gazteak be animau dauz "hormak atontzera". 16:00etan izango da hitzordua Igorreko Axular Herriko Tabernan. Materiala batu eta murala egingo dabe arrastian zehar, jana eta edana be egongo dirala gogoratu dabe.

19:00etan, "Etxera bidea gertu" gazte argazkia atarako dabe eta amaitzeko, jolas batzuk be antolatu dabez. Holan, Sarek urri bigarrenaren 8an "Etxera bidea gertu" lelopean egingo dauan manifestazinorako deia egin dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!