ikuskizuna

Eguenean izango da Igorreko Uda Kulturalaren bigarren ikuskizuna

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 18a, 12:12

Eidabe konpainiak Gora bihotzak! ikuskizun musikala taularatuko dau eskolako patioan, 20:00etan.

Igorreko Uda Kulturalerako programautako hiru emonaldietako bigarrena garagarrilaren 21ean egongo da ikusgai eskolako patioan, edo eguraldiak laguntzen ez badau, kiroldegiko frontoian. 20:00etan hasiko dira Eidabe konpainiako Leire Sanjurjo, Iratxe Bilbao eta Iñigo Cruz jantzariak Gora bihotzak! ikuskizunagaz umeak Inun-en Gora bihotzak abestiaren erritmoan jantzan ipinten.

Familientzako ikuskizun musikal honen bidez, Eidabe konpainiak atzen garaietan atzean itxitako jantza, mosu eta besarkadak berreskuratu gura dauz: "Jantzatzea aldarrikatzen dogu, besarkatzea, mosukatzea eta kantetea. Gura dogunean, gura dogunagaz eta gura dogun moduan".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!