zirkua

Orain-Bi konpainiak 'Mute' taularatuko dau barikuan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 12a, 10:23

Igorreko Uda Kulturalaren egitarauaren parte dan zirku ikuskizuna Goiko plazako frontoian egongo da ikusgai, 20:00etan.

Aurten be, Igorreko Uda Kulturaleko ikuskizunak udaletxe alboko frontoian egingo dira, sikeran, eguraldiak laguntzen dauanean. Bagilean Markeliñe konpainiak estreinau eban kale-ikuskizunen denporaldia eta asteon, garagarrilaren 15ean, Orain-Bi konpainiarena izango da txandea. Edade guztietako ikusleentzako aproposa dan Mute zirku ikuskizuna taularatuko dabe 20:00etan.

Hurrengo ikuskizuna, hilaren 21ean izango da eskolako patioan: Eidabe konpainiaren Gora bihotzak!.

2022ko Leioako Umore Azokan Euskadiko ikuskizun onenaren saria lortu dau Rodrigo Lacasa eta Sara Alvarezek interpretatzen daben Mute-k. Coral Graciani eta Kike Aguileraren zuzendaritzapean umorea, poesia eta sorpresearen bitartez, aldatzeko preminaz egiten dau berba antzezlanak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!