lana

Igorreko Guraso Elkarteak lan-boltsea zabaldu dau

Asier Abrisketa 2022ko uztailaren 6a

Eskolaz kanpoko ekintzetan, umeakaz begirale lanak egiteko persona euskaldun bila dabiz. Curriculumak gurasoelkartea@igorrekoeskola.com helbidera bialdu behar dira.

Igorreko Guraso Elkarteak hainbat ekintza antolatzen dauz urtean zehar eta horreetan begirale edo bestelango lanak egiteko jente bila dabiz. Umeakaz egon bakarriz ez, kirolari edo sukaldari perfiletan be badagoz intersauta. Lan-boltsan izena emoteko, gurasoelkartea@igorrekoeskola.com helbide elektronikora bialdu daiteke curriculuma.

Beharrezko baldintza bakarra euskeraz ondo moldatzea da. Ez da titulurik eskatuko, baina aisialdiko begirale izateko kursoa izatea kontuan hartuko da beharko diran postuak beteteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!