Barikuan, hilak 8, botako dabe aurtengo jaietako txupina Igorreko San Kristobal auzoan, 20:00etan. Gero, pintxo-poteoa egin eta jai giroak sankristobal egunera arte iraungo dau, domekararte hain zuzen be. Domekan, mezea eta Julen Mendieta eta Xabier Garcia "Utxu"ren azkolari erakustaldia egongo dira baina lehenengo, ekintzaz betetako zapatuaz gozatzeko aukerea izango dabe auzotarrek.
Garagarrilaren 9 goizean, Arratiako Ziklista Elkarteak antolatutako lasterketea egongo da ikusgai eta gero, paella txapelketarako izena emoteko momentua izango da. Bazkalaurretik Igel Txapelketea be jokatuko da. Paellak aurkeztu eta janda, arrastian zehar tortillak egingo ditue, iluntzean aurkezteko. Bitartean, Tiragoma Txapelketea eta umeentzako bits-jaia egongo dira. Zapatua Akerbeltzen erromeriaren doinu eta jantzakaz amaituko da, 23:30etik aurrera.
