mendia

Europako Off Road Txapelketan lehiatu da Onditz Iturbe astegoienean

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 5a, 10:47
argazkia: RFEA

Kilometro bertikalean hamaikagarrena eta Up&Down modalidadean zortzigarrena izan da korrikalari igorreztarra La Palman.

Onditz Iturbe Espainiako bertikaleko txapeldun tituluagaz joan da astegoienean El Pasora (La Palma) eta dominarik irabazi ez badau be, parte hartu dauan lasterketetan bera izan da Espainiar Estaduko korrikalarien artean azkarrena. Garagarrilaren 1ean Kilometro Bertikalean hartu eban parte eta hilaren 3an, Up&Down modalidadean. Iturbek BEGITUri azaldu deutsanez, "ibilbidearen ezaugarriak dirala eta, abiadura handian tokau da galapan egitea" eta "lasterketa azkarrak izan dira biak".

"Lasterketa biak osorik amaitu dodaz eta emaitza aldetik be polito. Esperientzia aberasgarria izan da Europa mailako onenakaz lehiatzea".

Kilometro Bertikaleko proban, ia bederatzi kilometroko ibilbidean mila metroko desnibela igon behar izan eben lasterkariek. Irabazlea Maude Sui Mathys suitzarra izan zan, 51:41ko denporeagaz. Ostetik, Austriako Andrea Mayr eta Frantziako Christel Dewallek osotu eben podiuma. Iturbe hamaikarren heldu zan helmugara, 55:16ko denporeagaz.

Domekako proban, 17,6 kilometroko ibilbidean 850 metroko desnibela igon eta gero bajatu ebezan korrikalariek eta Iturbek postu hobea lortu eban, zortzigarrena izan zan igorreztarra 01:21:31ko denporegaz. Lehen postua Sui Mathis suitzarrak errepikatu eban (01:17:30) eta podiuma Errumaniako Monica Madalina Floreak eta Scout Adkin ingelesak osotu eben.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!