udalekuak

Arrastian be "Herrian jolasean" egongo dira umeak Igorren

Asier Abrisketa 2022ko eka. 27a, 13:33

Udaleku irekiak iraun bitartean, arrastiro egongo dira ekintza desbardinak Zaztaparrakek antolatutako egitarau bereziagaz.

Gaur hasi dira Zaztaparrak Asti Taldeak antolatutako udalekuak Igorren. Goizez, Garbeko landa beteko dabe umeek garagarrilaren 29ra arte bertan, herritik edo urtekeretan ekintza ugari egiteko. Baina aurtengoan, arrastiro be egongo da zer egin, Zaztaparrakek 'Herrian jolasean' egitarau berezia prestatu dau-ta. Holan, udalekuak dagozan arrastietan be egongo dira gaztetxoentzako hainbat ekintza, 17:30etik 20:00etara.

Astelehen eta eguaztenetan, herria esploratzeko urtekerak egingo ditue. 17:30ean udalekuetako landan geratuta, gehienez be 25 persona joango dira Igorreko txoko desbardinak ezetutera. Parte hartzeako, umeen gurasoek baimen bat sinatu beharko dabe egunean bertan.

Martitzen eta eguenetan ostera, landan bertan egongo dira olgetan. Arrasti bakotxean, hezitzaileek material eta jolas ugari proposatuko dabez baina azpimarratu dabe, umeak ez dirala euren ardurapean egongo.

Barikuan barriz, Igorreko parkeak bisitauko dabez "Karrofest"-ean. Musikeak lagunduta, jai giroan mobiduko dira herritik eta jolas ugari egongo dira barikuro.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!