ikuskizuna

Ume eta gazteek 'Hegaz' ikuskizuna eskainiko dabe Lasarte Aretoan

Asier Abrisketa 2022ko eka. 20a, 16:35

Igorreko zirku klaseetan parte hartzean daben 23 ikaslek aire akrobaziak egingo dabez martitzenean, 19:00etan.

Igorreko akrobazia ikasleek ikuskizun bat eskaintzen dabe urtero ikasturte amaieran. Oingoan, Hegaz emonaldiagaz ospatuko dabe hamargarren urteurrena. Bagilaren 21ean egingo dabez aire akrobaziak, material desbardinakaz, Lasarte Aretoan 19:00etan.

Bertan, aurtengo akrobazia klaseetan parte hartu daben 32 ikasleetatik 23 igongo dira oholtzara martitzenean. Ikasle gazteenek urtean egiten daben emonaldi bakarra da hau, baina badagoz ikasle adituagoak be, emonaldietan parte hartzen dabenak. Izan be, hamar urteko ibilbidea egin dau taldeak, Maider Yabar irakasleak BEGITUri azaldu deutsanez "300 ikasle inguru" pasau dira klaseetatik daborduko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!