preso politikoak

Preso politikoen alde kilometroak egiteko ekimenagaz jarraituko dau Sarek

Asier Abrisketa 2022ko eka. 17a, 10:55

Domeka goizean oinez, galapan edo bizikletaz kilometroak egiteko deialdia zabaldu dau Sarek, 2020an hasitako 3.127.326 kilometroen erronkea beteteko helburuagaz.

Bagilaren 19an, Igorreko Kultur Etxe paretik 09:00etan hasita, euskalherritarrak besteko kilometro kopurua beteteko erronkeagaz jarraituko dau Sarek, euskal preso politikoen gehiengoari babesa emoteko alkarteak. "Etxera bidea gertu" lemapean, 2020an hasi zan Igorren, eta beste hainbat herritan, 3.127.326 kilometro pilatzeko erronkea. Izan Bidea ekimenaren hirugarren urte honetarako, milioi bat kilometro baino gitxiago falta dira egiteko. Sareren helburua "bidea egitea" da, "etxerako bidea, alkarbizitzarako bidea, bakerako bidea".

Hau beteteko, domeka goizerako kilometro biko zirkuitua antolatu dabe Igorretik. Parte-hartzaileek gura daben modura egin ahalko ditue kilometroak, beti be motor bako ibilgailuetan: oinez, galapan, bizikletan, patinetean... Izan Bidea Donostian amaituko da urri bigarrenaren 8an. Bertan, atzen kilometroak bete ostean manifestazinoa egingo dabe ekimenaren parte-hartzaileek. Mobilizazinoa bakarrik ez, jai erraldoia izango da Donostiakoa. Izan be, kontzertuak eta bestelako emonaldiak egongo dira: Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Doctor Deseo, Eñaut Elorrieta, Hertzainakeko Josu eta Gari, Dupla, McOnak, Trikidantz, Ttek elektrotxarangea, Porrotx, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus...

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!