Lana

Langile bila dabil BATZ

Asier Abrisketa 2022ko eka. 16a, 16:04

Berehala lanean hasteko personak behar dabez, muntaketa katean behar egiteko.

BATZ enpresea langile bila dabil Igorreko lantokian. BATZ, automobilgintzearen sektorerako sistema mekaniko eta mekatronikoen diseinuan eta fabrikazinoan jarduten dauan enpresea da, Mondragon Korporazinoan dagoana.

Informazino gehiago 94 630 50 00 telefonoan.

Muntaketa katean lan egiteko personak behar ditue, “arduratsuak, jarrera positiboa dabenak eta lan egiteko eta ikasteko gogoa dabenak”. Ez da beharrezkoa Lanbide Heziketako Goi-Mailako Ziklokoak izatea. Berehala beharrean hasteko da eskaintza, aste honetan ahal bada. “BATZen ondo egokitzen badira”, denpora luzerako izan daiteke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!