jaiak

Gaueko jai giroari barriro ekingo deutsee gaur igorreztarrek

Asier Abrisketa 2022ko eka. 16a, 13:12

Kuadrillen mozorro gaua ospatuko da gaur eta hurrengo egunetan Tortilla Txapelketea, herri-bazkaria, rally poteoa eta kontzertu ugarigaz gozatzeko aukerea egongo da besteak beste.

Egunotan, igorreztarrek eta inguruko herrikoek bete egin dabez kaleak, plazak eta txosnagunea. Lehenengo barikuan espero baino jente gehiago egon zan gauean. Aurreko urteetan, zapatuetan etorten zan inguruko herrietako jentea, baina barikuetan herrikoak egoten ziran batez be. Baina urte bitan jairik barik, gazte jenteak, batez be, gogotsu hartu ditu eskualdeko lehenengo jaiak.

Baina dana ez da poztekoa izan, jaietako lehenengo barikuan bitan eta zapatuan behin ipini behar izan zan martxan Orratzak neska gazteen taldeak antolatutako eraso matxisten kontrako protokoloa. Protokoloagaz jaiak neskentzako seguruagoak izan arren, gertatu egin ziran erasoak. Dana dala, erantzun antolatua emon dabe Igorren. Erasotua erdigunean ipini, entzun, sinistu eta laguntzeko da, intimidadea gordez eta erasotzailea gunetik botatea be ahalbidetzen dau.

Hurrengo egunetako egitaraua

  • BAGILAK 16, EGUENA
    17:00 nesken pala partiduak, goiko plazako frontoian
    18:00 Astrapalea Rock Eskolearen emonaldia, txosnagunean
    19:00 Karropoteoa herrian zehar
    21:00 kuadrillen afaria, txosnagunean
    Mozorrotuteko gaia: Musika festibalak
    Ostean, DJ Feministrak

 

  • BAGILAK 17, BARIKUA
  • 17:00 “Saharauis en Arratia” alkarteak egindako jakien dastaketea, txosnagune ondoko landan
    17:00 Patata-tortilla Txapelketea, txosnagune ondoko landan (Tortillea kinpulladuna edo
    kinpullabakoa izan ahal da. Aurkeztuten dan tortilla bakotxeko 3€ ordaindu beharko da)
    Saria: Patata-tortillarik onenari euskal produktuen otzara eder bat
    19:30 tortillen aurkezpena
    18:30 Orkresta elektrotxarangea, txosnagune ondoko landan hasite
    23:00 KONTZERTUAK
    Herdoil
    Nafarroa 1512
    Gora Herria

 

  • BAGILAK 18, ZAPATUA
  • 9:00-14:00 Andrazko Alebinen Futbol Txapelketea, Urbieta zelaian
    12:00 Eingo taldeagaz kantu-poteoa, herriAn zehar
    14:00 herri bazkaria, eskoletako aterpean
    Gero, Eingo taldeagaz bazkalostekoa
    16:00 Bizkaiko Rugby Txapelketea, txosna ondoko rugby zelaian
    17:30 Rally umoristikoa, eskoletan hasita
    18:00 Txingones de la Rencle taldea, Lasarte parkean
    23:00 KONTZERTUAK
    ZEINKE
    SKAKEITAN
    DJ JOTATXO

 

  • BAGILAK 19, DOMEKEA
  • 14:30 jubiladuen bazkariA, eskoletako aterpean
    19:00 jubiladuen karta txapelketetako sari banaketea, Lasarte parkean
    19:30 Jokaldi Lasarte parkean
    Bitartean, kuadrillen arteko sari banaketea: Online (Saria 300€ bonoetan)
    Akabetako, txokolatadea AMEren eskutik, Lasarte parkean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!