mendia

Atletismo Federazinoen Espainiako Bertikaleko Txapelketea irabazi dau Onditz Iturbek

Iñigo Irua 2022ko eka. 13a, 15:00

Atzo, bagilak 12, jokatu zan Cercs-en (Bartzelona) Atletismo Federazinoen Espainiako Bertikaleko Txapelketea. 4,6 kilometro eta 1.050 metro desnibel dituan lasterketean. Onditz Iturbek 48:09ko denporeagaz irabazi eban probea. Bigarren Sheila Avilesek 49:13  egin eban eta hirugarren Silvia Larak 49:18.

Urtekeran, zazpigarren amaitu eban Laia Montoyak ipini eban erritmoa. "Oso arin hasi zan eta jakinda ondo igoten dala, ez neutsan alde egiten itxi gura, beraz, bere atzetik joaten saiatu nintzan. Hasikeran apur bat iges egitea lortu eban, baina harrapatutea lortu genduan beste bik eta hirurok. Egoera horretan gogor egitea ebatzi neban, zer etorren jakin barik. Edozelan be lortu neban eustea eta gora ondo ailegau nintzan, sensazino onakaz eta disfrutetan. Eta emaitza aldetik bikain" azaldu deutso BEGITUri txapeldunak. “Eguna sano beroa izan zan, baina goizeako 08:10ean urten ginanez eta zati batzuk basotik izan, nahiko ondo zentzu horretan” gehitu dau igorreztarrak. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!