Antzerkia

Bueltan dagoz Goiko frontoiko ikuskizunak Igorren

Asier Abrisketa 2022ko eka. 10a, 10:08

Uda sasoiko lehen emonaldia Markeliñe konpainiaren Chef Nature antzerkia izango da, bagilaren 13an, 18:00etan.

Datorren astelehena, San Antonio, jai eguna izango da Igorren. Atzen udako emonaldien antzera, Lasarte Aretoko ekintza asko Goiko Plazako frontoian egingo dira udan. Bertako oholtzan antzezten lehenak izango dira Markeliñe konpainiakoak, Chef Nature izeneko antzerkiagaz. Jon Kepa Zumalde Moreno, Iñaki Eguiluz, Fernando Barado eta Sandra Fdz. Aguirrek antzeztuko dabe aire zabalean dagoan jatetxearen istorioa.

“Proposautako menua, magikoa, harrigarria, terapeutikoa eta oso dibertigarria izango da”.

Erritmo handikoa, keinuetan oinarritutako antzerkia eta hainbat materialegaz olgetan dauan lana da Chef Nature. Aire zabalean dagoan jatetxea da, berezko ortuagaz. Mahaikideek, bere mobilak eta pantaila guztiak baztertu behar dabez bertan jateko eta holan, natureagaz konektetan dira barriro.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!