Arratiako saharar komunidadeak egoitza bat zabaldu dau Igorren

Asier Abrisketa 2022ko eka. 10a, 11:04

Arratiako Sahararren Alkarteak ekintza kulturalak antolatzeaz gain, saharar eta arratiarren loturak estutzeko helburuagaz ipini dabe martxan egoitza.

Bagilaren 3an izan zan Arratiako Sahararren Alkarteak zabaldu barri dauan egoitzaren inaugurazinoa. Arratiako Saharar Kultur Gunea izenagaz ezetuko dana Igorreko Garbe auzoko lokal batean dago kokatuta. Inaugurazino ekitaldian Guraso Elkarteko, mobimendu feministako, EAJko eta EH Bilduko kideek be hartu eben parte, besteak beste. Illart Gumuzio alkateak saharar burrukearen aldeko babesa berretsi eban igorreztarren partetik.

Hamada Hatab Abdelhayk, alkarteko presidenteak, BEGITUri azaldu deutsonez helburu bikoitza izango dau egoitzak. Batetik, saharar kulturgune lez, komunidadeak hainbat ekintza antolatuko dauz, beti "arratiak gizarte zibil osoari zabalik". Bestetik, "saharar herriaren eta euskal herriaren arteko senidetze eta adiskidetasun loturak sendotzeko" aurrerapauso bat dala azaldu dau presidenteak.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!