jaiak

Bihar botako da Igorreko jaiei hasikerea emoteko txupina

Asier Abrisketa 2022ko eka. 9a, 12:26

Kepa Intxaustik botako dauan txupinagaz hasiko dira hamar egun eta bederatzi gau luzatuko diran ospakizunak.

Urte biko etenaldiaren ostean, igorreztarrak izango dira jai gosea baretzen lehenengoak. Izan be, bagilaren 10ean, 19:00etan hasiko dira aurteko San Antonio jaiak. Bagilaren 19ra arte kontzertuak, kuadrillen arteko jokoak, lehiaketa gastronomikoak, herri bazkariak eta beste hainbat ekintzetan parte hartzeako aukerea egongo da, 50 jardueratik gora.

Danontzako jai seguruak helburu

Jai giroan emoten diran eraso sexistakaz arduratuta eta honeek eragozteko tresna autodefensea dalakoan, erasoei aurre egiteko protokoloa antolatu dau Orratzak Arratiako neska gazte talde feministeak. Hau, festa egongo dan gau guztietan egongo da martxan, 22:00etatik 08:00etara.

Orratzakekoek gau bakotxerako arduradun bi eta hiru laguntzailek osotutako brigadak antolatu ditue. Beste herritar batzuek be eroango dabe zinta more bat besoan, honeengana joan behar da erasorik ikusi ezkero. Ostantzean, brigadarentzako erreferentzia lekua Ernaiko txosnea izango da eta 645 421 088 telefonora deituta be emon daiteke abisua. 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!