Arratia Futbol Taldeak aurten be antolatu dau udako futbol kanpusa. Futbolean olgau bakarrik ez, urtekera zein jolas eta tailerrak egiteko aukerea izango dabe aste batez 2010 eta 2017 urteen artean jaiotako neska-mutilek. Udalekuko ordutegia goizekoa izango da, 09:30etik 14:00etara.
Ume bakotxeko prezioa 100 eurokoa izango da, ordainketa horregaz eguneko armozua eta kamiseta bat be sartzean dira. Izena emoteko 617 803 440 (Asier) telefonora deitu edo cdarratia@cdarratia.com helbidera idatzi behar da bagilaren 20a baino arinago.