Mendia

Espainiako Trail Running Classic-eko azpitxapelduna da Onditz Iturbe

Asier Abrisketa 2022ko eka. 6a, 12:18

Rioparren (Albacete) jokatu dan 18 kilometro eta erdiko lasterketan 01:33:49ko denporeagaz lortu dau zidarra korrikalari igorreztarrak.

Espainiako Trail Runnig Classic 2022 mendi lasterketen txapelketea Albaceten jokatu zan zapatuan. Hamazortzi kilometro eta erdiko eta 750 metroko desnibel metatua gainditu behar izan dabe korrikalariek, Calar del Mundo (1.517m) tontorrera igon eta bajatuta.

Txapeldunak Alex Garcia eta Sara Alonso izan dira. Onditz Iturbe barriz, bigarren heldu da helmugara, Alonso baino minutu eta erdi beranduago. Andrazkoen podiuma Yolanda Martinek osotu eban, hirurak dira Atletismo Bilbaoko taldekideak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!