futbola

Lurraldeko Bigarren Mailako kopea irabazi dau Arratia Bk

Asier Abrisketa 2022ko eka. 6a, 10:51

Lemoako Harrobik igoera promozinoko lehen partidua galdu dau Ortuellaren kontra, zapatuan jokatuko da bueltako partidua Arlonagusian.

Ligea irabazi dauan gizonezkoen Arratia Bk domekan jokatu eban Galdakaon, Sestao River Bren kontrako partidua. Bigarren mailako liga bietako irabazleak kopea lortzeako lehiatu ziran eta Arratia B taldeak lortu eban garaipena, 0-3.

Lemoako Harrobi barriz, Lurraldeko Lehentasunezko Maialara igoteko promozinoa jokatuten dabil. Lehenengo partidua pasau dan zapatuan jokatu eban etxetik kanpo Atletismo Ortuellaren kontra eta 2-1 galdu eban. Jente asko hurbildu zan Lemoatik Ortuellara eta giro itzela egon zan futbol zelaian. Oin bueltako partidua jokatuko dabe datorren zapatuan, hilak 11, Arlonagusian arrastiko 18:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!