Azken ordukoa

Sabadell bankuak Kiñu Gaztetxearen kontrako prozesua galdu dau

Asier Abrisketa 2022ko eka. 3a, 14:04

Sabadelleko abogaduak ez ziran epaiketara aurkeztu eta errekursoetarako epea amaituta, garaipena aldarrikatu dabe asanbladakideek.

Igorreko Kiñu Gaztetxeko kideek 2020ko abuztuaren 9an jakinarazo eben Sabadell Banketxeak eta honen menpeko Solvia higiezinen agentziak gazteak kaleratzeko prozesua ipini ebela martxan. Urte bi egon dira Bilboko Okupazio Bulegoagaz lanean eta bitartean hainbatetan egin dabe berba bankuko negoziatzaileakaz. Baina negoziaketa amaitu barik, aprilaren 27an egoan programauta epaiketea.

Halanda be, Sabadelleko abogaduak ez ziran aurkeztu. Epaileak hilebeteko epea emon eban Sabadellek bigarren aukera bat eskatzeko, baina gaztetxekoek ez dabe barri gehiago jaso. Holan, asanbladakideek sareetan jakinarazo dabe, bankuak euren kontra abiatutako prozesu judiziala irabazi dabela. Epaiketea zortzigarren urteurrena ospatu bitartean izan zala eta, “gaztetxean urteurren gehiago ospatzeko prest” agertu dira asanbladakideak garaipen honegaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!