Kontzertua

'Sorotan Bele Gogoan' ikuskizuna Igorrera helduko da domekan

Asier Abrisketa 2022ko eka. 2a, 11:03

Jatorrizko taldeko Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak Areatzako Bandagaz batera gogoratuko dabez kanta mitikoak Lasarte Aretoan.

Sorotan Bele taldeak 30 urte bete dauzanean, Gorka Sarriegi abesleak eta Urbil Artola gitarrajoleak herri desbardinetako musika bandakaz batera antolatu dabez Sorotan Bele Gogoan emonaldiak. Igorren, kontzertua bagilaren 5ean izango da, 19:00etan Kultur Etxean, Areatzako Bandaren musikeagaz. Bandarentzako egokitutako partiturak Xabi Zabala zuzendariak egin dauz.

Irlandako doinuak, pop eta rock musikeagaz nahastuta egin zan Sorotan Bele taldea entzutetsu 90. hamarkadako Euskal Herrian. Abesti famaduenetariko batzuk izan ziran Arratsalde honetanMariñelaren zai eta Zortzi orduko ekaitza. Honeek eta gehiago egongo dira entzungai domekan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!